Irungo emakumeen historia ezagutarazteko asmoz, Parean elkarteak bi paseo interaktibo proposatzen dizkigu bere webgunean: www.parean.eus
Ibilbideetako bat Irungo emakumeen lanbideei buruzkoa da, eta besteak ‘Irungo emakumeak plazara’ izenburupean, Irungo historian zeresana eman duten emakumeen izena eta izana ezagutzeko parada ematen du “etorkizuneko belaunaldiek ezagutu eta ahantzi ez ditzaten”.
Baina internet bidez ez ezik, hilaren 20a, ibilbide historiko kultural bat antolatu dute, 11:00etan, San Juan plazatik abiatuta, Mertxe Tranche ikerlariak gidatuko duena.
Koldo Nausiak, Parean elkarteko kideekin hitzegin du.