Aste honetan Eusko Jaurlaritzak Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan abian jarri duen 94 oheko behin-behineko aterpetxea, Irungo Udalak Urantzu frontoian eskaini zezakeela dio koalizio abertzaleak. Baina fenomeno migratorioa duela hiru urte hasi zenetik bezala, Udalak migranteen harrera duina bermatzeko ahalegin guztiak ez dituela egin salatu du.
Bestalde, migranteek duten libreki mugitzeko eskubidea aldarrikatu du Jokin Melida hautetsiak. Eta kezkaturik agertu da, Vigipirate plan antiterorristaren aitzakipean mugen itxiera gutxienez apirila erditsura bitartean berdin jarraituko duela jakitearekin.