Eragindako triskantza "ordainarazi" eta "mugazgaindiko mendi politikak areagotzea" aldarrikatuko dute suteetan hunkitutako ia herri guztiek

Antxeta Irratia 2021ko mar. 12a, 00:00

Agerraldi amankomuna iragarri dute Berako herriko etxean (larunbatean 16:00etan), iragarri eta Gobernuko Delegaritzak debekatu duen manifestaldi jendetsuaren ordez. Lesaka, Bera, Biriatu, Urruña, Azkain eta Sarako auzapezek euren presentzia baieztatu dute. Ziburuko Eneko Aldanak ere manifestuarekin bat egiten du, eta Irungo Udala da orain artean (24 ordu lehenago) gonbidapenari erantzun ez dion tokiko administrazio bakarra. Manifestuarekin bat egiten duenik ere ez du baieztatu oraindik Jose Antonio Santano alkateak.

Halere, asteotan Lapurdi, Nafarroa eta Gipuzkoako erakunde guztiak lankidetzan ari direla azpimarratu du Aitor Elexpuru, Berako alkateak Antxeta Irratian egindako elkarrizketan. Lapurdin eta Gipuzkoan suteen ikerketak epaitegietara heldu diren bitartean, Nafarroan foruzainek otsailaren 20-21eko suteak ikertzen jarraitzen dute.

Aitor Elexpuru, Berako alkatearekin hitzegin dugu.