Benetanbe konpainiak «Porno vs Afrodita» antzezlan berria oholtzaratuko du Hondarribian igande honetan. Emanaldia Itsas Etxean 19:00etan izango da, eta sarrerak Arma Plazan eskura eta Kutxasarrerak-en online eskura daude 6 eurotan (18 urtetik beherakoentzat 2 eurotan). Sexualitate hezkuntzari buruz Eskolae programak eragin zuen eztabaidatik abiatuta, sortutako antzerki obra da honakoa, umore puntu batekin, gogoetarako gonbidapen bat eginez.
Antzerki obra honen nondik norakoak bildu dizkigu Maia Muruaga lankideak.