Iazko zikloaren erdia bertan behera utzi behar izan zuten pandemiaren ondorioz. Hamabigarren edizio honetan, aldiz, 21 laburmetraia eta dokumental ikusteko aukera emango dute bi egunez (martxoak 12 eta 13an 19:00etan) Itsas Etxean, doako sarrerarekin.
David Sanchez, zikloaren eramaileak esplikatu digunez "gure itsasoak zer nolako egoeretan dauden, eta kutsaduraren arazoa ikustarazteko helburua du batetik, eta bestetik, itsaso azpian ditugun altxor ederrenekin maitemintzeko ere". Asteburu honetan ikusi ahalko dire 21 proiekzioetatik bat, pasa den larunbatean Hondarribiko uretan grabatu zuten gainera.