Irundarrek 2.420 kilometroko erronka bete dute bertako lau euskal presoen sustenguz

Antxeta Irratia 2021ko mar. 10a, 00:00

Izan Bidea dinamikaren baitan 'Baietz 2.420 kilometro' erronka hiru hilabetetan bete dute irundarrek. Hiruhileko honetan, 100ndik gora partaidek bat egin dute ekimenarekin, Irungo 4 euskal presoen sustenguz, eskualdean eta mendietan egindako ibilaldien argazkiak eta marka sare sozialetan partekatuz.

Bera, Aitor, Fermo eta Iratxe etxetik 2.420km preso ziren duela hiru hilabete, eta lau horietatik 3ren egoera aldatu da orduz geroztik, Aitor Caceresetik Dueñasera hurbilduko dute, Fermo Alicantetik Zuerara eta Bera Iruñeatik Martutenera.

Iñigo Gebara, Bidasoko Sare-ko kideak eman dizkigu xehetasun gehiago. 

Erlazionatuak