Jaizkibelgo ekialdeko magaletako urak Bidasoara bideratzeko lanen lehen fasea bukatutzat eman dute

Antxeta Irratia 2021ko mar. 10a, 00:00

Ura Euskal Agentziak (%42,5), Hondarribiko Udala eta Txingudiko Zerbitzuak-ek (%57,5) diruztatuta, azken urteotan Hondarribiak zuen premia handienetako bati erantzun diote administrazioen arteko lankidetzari esker. Higer Bidean uholdeen arazoa arintzeko helburuarekin, 2,4 milioi euroko inbertsioa eta 17 hilabeteko lana behar izan dute. Orain artean mendi ibarbideetatik behera nolanahi zihoazen euri-urak punta-puntako lurrazpiko drenatze sare batetik bideratu dute. Euri-uren kolektorerako 1.000 metro baino instalatu dira. Eta teknologia berriei esker, ura filtratu egingo dute Bidasoan isuri baino lehen.

Bestalde, bigarren fasea bi hilabete barru hasiko du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Arrokako biribilgune beretik Interlimeneko lehendabiziko etxebizitzarainoko lur-azpiko hiri drenatze sare berrituz, baita Arrokatik Talaia-Bordari ikastetxeraino ere, Baserritar Etorbidean.