Asteburuko 100 lagunetatik haratago doa Irungo migrazio krisia

Antxeta Irratia 2021ko mar. 10a, 00:00

Joan den asteburuan hainbat komunikabidetan zalaparta piztu duten Irunera heldutako ehun bat migranteen krisiaren ondotik, azken 48 ordutan beste 40 migrante gehiago iritsi dira. Ia denak Kanariar Irletatik etorriak dira, eta Maliarrak. Izan ere, pandemia garaian Espainiar Estatuak Arguineguinera iritsitako milaka migrante hoteletan sartu eta hilabete luzetan "bahituak" izan ditu uharte hortan, hainbat eragile humanitoriok salatu dutenez.

Orain, aldiz, Frantziarako bidea jarrai dezaten askatzeko erabaki hartu dute, "Aste Santuko turismo kanpainarako uhartea hustu nahi dutelako", baina Irunen enbutua sortu da. Frantziako Estatuak Vigipirate plan antiterrorista indarrean duelako, eta mugen 24 orduko kontrolak zorroztu dituzte.

Irungo Harrera Sareak ez du ulertzen zergatik sortu den hainbesteko kalapita mediatikoa egunotan. Urtea hasi zenez geroztik iragarri baitiete agintariei Kanarietatik egunetik egunera migranteen etorrera emendatzen ari zela Irunen. Azken bi urteetan 7.000 migrante lagundu ditu bolondresen sareak. Eta 2021eko otsailan bertan, 353 migrante jaso zituzten Irungo karriketan gaueko Gau Txori zerbitzuan. 

Erlazionatuak

Asteburuko 100 lagunetatik haratago doa Irungo migrazio krisia

Antxeta Irratia 2021 mar 10 Behe Bidasoa

Asteburuko 100 lagunetatik haratago doa Irungo migrazio krisia

Antxeta Irratia 2021 mar 10 Behe Bidasoa