Martxoaren 8ak ekartzen dituen erakunde publikoen adierazpen instituzional hutsaletatik haratago, Hendaiako Herriko Etxeak aitzinapauso garrantzitsua eman du aurten. Joan den abenduaren 16an 'Tokiko Bizitzan Emakume eta Gizonen Arteko Berdintasunerako Europar Gutuna' sinatzea erabaki zuten ahobatez. Eta martxoaren 8an izenpetu dute 2021ean plantan emateko.
Hendaia lehendabiziko herria da Ipar Euskal Herrian Europar Gutun hori izenpetzen. Eta horren baitan zazpi ekintza burutuko dituzte 2021 honetan. Besteak beste, berdintasunari buruz herrian dagoen egoeraren diagnostiko txostena osatzea elkarteen partehartzearekin, udal langileei berdintasunean formakuntzak eskaintzea, estereotipoen kontrako komunikazio plana plantan ematea, edota gaiari buruzko herri mintzaldiak antolatzea.
Xabier Manterola, Hendaia Biltzenko hautetsiarekin hitzegin dugu.