Orain arte egindakoa eskertu dio Jaizkibelek Hendaiako Danborradari, baita "Aurrera Egin Badugu" dokumentalarekin etorkizunera begiratu ere

Antxeta Irratia 2021ko mar. 9a, 00:00

Hendaiako Danborradak jasotako Hondarribia Berdintasun Hiria Sariaren oihartzun gozoarekin jarraikitzen dute hendaiarrek. Irailaz geroztik gordea zuen saria eman zien hendaiarrei Jaizkibel konpainiak Hendaian jai parekideen alde egindako lana omendu nahian. Eta jakinda ere errazagoa dela hutsetik eraikitzen den etxe batean zutabe sendoak ezartzea, etxe zahar bat arraberritu baino, Julen Hernandezek zuzendutako "Aurrera egin badugu" dokumentalarekin gogoetarako gonbidapen zabala egin du konpainia parekideak.

Itsas Etxeko ekitaldia jarraitu genuen. Hona hemen erreportaia.