Ustez "feministak" diren LGTBIQ+ kolektiboaren kontrako pintaketak salatu ditu Irungo Udalak

Antxeta Irratia 2021eko martxoaren 9a

Miren Etxebeste, Berdintasun arloko zinegotzia goibel eta triste agertu da Antxeta Irratian, M8aren biharamunean Irunen azaldu diren pintaketak direla eta. Ekainaren 28a Harrotasunaren Eguna plazara doazten hiru tuneletan (Dunboa, Palmera-Montero eta Oxinbiriletik) Martindozenea Gaztelekuko gazteek 2017an egindako LGTBIQ+ kolektiboaren aldeko margoketen gainean, "Emakumeak Noiz?", "M8a somos la mitad" edota "Las mujeres pa' cuando" esaldiak eta pintaketa hainbat agertu dira.

Elgarrekin Podemos-eko zinegotziak nabarmendu du, halako pintaketak "onartezinak" direla, eta feminismoak ez dituela halakoen beharrik, "sekulan ez delako inorren kontrako aldarrikapen bat izan, denen indarrak bildu beharra duena baizik".