Duela urtebete, Euskal Konfederazioak eta Kontseiluak egindako proposamen batetik abiatuta, Hendaiako herriko kontseiluak ahobatez onartu du hizkuntz eskubideak bermatzeko protokoloa garatzea. Aitzinapauso garrantzitsua da, Ipar Euskal Herrian aintzindari den heinean.
Lehen fasean gogoeta eta diagnostikoa eginen dute euskalgintzako elkarteekin eta Herri Elkargoarekin batera. Eta bigarren fasean, proposamenak egingo dituzte, gerora hizkuntz politikaren neurri berriak plantan emateko.
Esperientzia berdina, Euskal Herriko hiru herritan aurrera eramango da. Hendaiaz gain, Iruñerriko Uharten eta Bizkaiko Arrigorriagan.
Paulo Arzelus Aramendi, Hendaia Biltzeneko hautetsia eta euskara batzordeko kideak eman dizkigu xehetasunak.