Udalak duen diru gaitasun guztia herritarrak laguntzera bideratu nahi ditu EAJk Irungo 2021eko aurrekontuetan

Antxeta Irratia 2021ko mar. 5a, 00:00

Irungo Udalak 2014ean zuen 30 milioi euroko zorraren bi herenak kitatu ditu azken zazpi urteotan. Udalaren osasun ekonomikoa hobera egin badu ere, 2021eko udal aurrekontuetan 2,4 milioi euro geratzen zaion 10 milioi euroko zorra kitatzera bideratu nahi ditu Udal Gobernuak. Eta 2021ekoa Covidaren aurreneko udal aurrekontua dela jakinik, jarraibide horren kontra agertu da EAJ udal taldea.

"Laguntza publikoaren momentua" dela sinetsita,Udalak dituen baliabide ekonomiko guztiak pandemiak hunkitutako pertsonak eta enpresak laguntzera bideratu beharko lukeela aditzera eman du Xabier Iridoy jeltzaleak. "Herriari ogia mahai gainean jarri beharrean, dagoen dirua zorrak kitatzera bideratzearekin" Udala erakundea herriaren ongizatearen aurretik jartzen duela leporatu dio PSE-Elkarrekin Podemos-Ezker Anitza udal gobernuari.

Hori kontuan hartuta, eta dirua egon badagoenez, EAJk 3 milioi euroko aldaketa dakarren 63 emendakin aurkeztu dizkio gobernuari aurrekontuen negoziaketetan. Oraindik ez dute erantzunik jaso, baina Covid ondoko hainbat proiektu garatzeko (Kulturaren Plan Estrategikoa, San Miguelgo kiroldegi berria, Txenperenako kirolgunea edota adineko pertsonen akonpainamendurako sare baten osaketa), Miguel de Ambulodin aparkalekua, komuna publikoak edota San Migelgo futbol zelaia bezalako inbertsioak, eta bereziki, krisiari aurregiteko Irun Aurrera laguntza zuzenetarako partida laukoizteko 750.000 euro.

Xabier Iridoyrekin hitzegin dugu.