Neguari azken agurra eman eta pandemiak sektorean eragindako uzkurdurak atzean utzi nahian, Braderie antolatu du Amuitz merkatarien elkarteak Hondarribia Udalaren laguntzaz. Herriko 25 komertziok bat egin dute ekimen honekin, eta Portuan egingo dute kale azoka musikak girotuta.
Eguraldiaren baitan izango direnez, printzipioz martxoaren 12tik 14ra egingo dute, baina eguraldi txarra balitz hilaren 19tik 21erako asteburura atzeratuko lukete.
Maria Serrano, Udaleko Merkataritza ordezkaria eta Amuitz elkarteko Sonia Hercek eman dizkigute xehetasun guztiak.