M8 Asanblada Feminista Bidasoak "Zaintza ez dago kromosometan" lelopean mobilizatuko da Irunen heldu den astelehenean.
Jende pilaketak sahiesteko leku eta ordutegi zehatzik gabe, kaleak hartuko dituzte kolektibo feministek goizez eta arratsaldez. Bestalde, jendarteari balkoiak morez jantzitzeko, eta 19:00etan "zauden tokian zaudela" zarata sortzeko deia luzatu dute.
Haiekin hitz egin dugu.