Hendaia Euskaraz hilabetea ospatuko dute larunbata hontatik goiti

Antxeta Irratia 2021ko mar. 4a, 00:00

Urtero bezala, baina pandemiak agenda xumeago bat behartuta, Hendaiako elkarte eta eragileen eskutik euskararen hilabetea ospatuko dute datozen asteetan. 'Hendaia Euskaraz' Recyclarte elkarteak proposatutako bizikleta euskaraz konpontzeko atelierrarekin hasiko da larunbatean. Intzura auzoko Leku Eder karrikan eskainiko dute 7 urtetik gorakoentzat, goizeko 10:30an.

Larunbatean ere, Abadia natur eremu babestuaren altxorrak ezagutzeko natura ateraldia proposatzen digu CPIE-IEZI Euskal Itsasbazterra erakundeak. Jon Frahier, bertako dinamizatzaileak esplikatu digunez, Abbadia eremuko Asporotsttipi euskal erlaitzaren interpretazio zentrotik abiatuko dira 15:00etan. Izena emateko jfrahier@hendaye.com

Hendaia Euskaraz hilabeteak segida izango du gero, martxoaren 10etik 27ra arraunketa iniziazio edo hastapen ikastaroa euskaraz egiteko aukerarekin, Endaika arraun elkarteak proposaturik. Edota 7 eta 12 urte arteko haurrei zuzendutako Altxor Ihizia edo altxorraren bila joko batekin martxoaren 17an. Xehetasunak Turismo Bulegoan. 

Erlazionatuak