Manifestazioa deitu dute Hendaian mugaraino EHko Emakumeen Mundu Martxaren azken ekitaldiarekin bat eginez.

Antxeta Irratia 2021ko mar. 4a, 00:00

Martxoaren 6an Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxaren V. Nazioarteko Ekintzaren amaiera egingo dute Irun eta Hendaia artean. Mugen eta transnazionalen aurkako manifestazioa Hendaiako Herriko plazatik hasiko dute 11.00etan eta 11.30etan Irun eta Hendaia arteko Santiago Zubira iristea espero dute. Bertatik, ibilbidea jarraituko dute Irunen zehar, Avenida Zubian amaitzeko berriz, 13.30 aldera.

Mobilizazioan parte hartzeko, aldez aurretik izena ematea eskatu dute, aforoak kontrolatzeko. 07 55 64 92 55 edota bagera.noussommes@gmail.com helbidera idatzi. 

www.emakumeenmundumartxa.eus webgunean, informazioa.

Bestalde, martxoaren 8an, aurten Hendaiako kolektiboek ezingo dute Bidasoaldeko Asanblada Feministaren deialdiekin bat egin, eta Baionan mobilizatuko dira. Baina 16:00etatik landa Pausuko komertziogunean elkartuko dira elkarte eta eragile ezberdinekin batera, eta kazerolada egingo dute, mugen oztopoen gainetik aldarrikapenei oihartzun emateko.