Puianako EkoBaratzak ostegun honetan zozkatuko ditu Udalak 4 urtetarako

Antxeta Irratia 2021ko mar. 3a, 00:00

Orotara 30 metroko 70 lursail banatuko ditu Udalak datozen 4 urtetarako, eta 173 izan dira izena eman duten eskatzaileak. Hala, 2017an proiektua abiatu zenean bezala, ehun bat lagun autokontsumorako nekazaritzan aritzeko aukerarik gabe geratuko dira. Halere, Udalak Puianako eremu berean espazio gehiago atondu ahal izateko asmoa du etorkizunean.

Datozen lau urteetarako baratzeen zozketa Udalaren youtube kanalean jarraitu daiteke (www.youtube.com/irungoudala) martxoaren 4 honetan 12:00etan jarraitu daiteke telematikoki.

Borja Olazabal, Ingurumen eta Garapen Jasangarrirako ordezkariak xehetasunak eman dizkigu 

Erlazionatuak