Bienabe Artia aparkalekua 21etik 40 plazara handitzeko, "beharrezkoa ez den obran lau lizarren mozketa" salatu dute, beste hainbeste autoentzako plaza egiteko aitzakiarekin. Udalak bertan dauden 10 zuhaitzak birlandatuko zituela hitz eman zien auzotarrei, baina 4 lizar heldu lekuz aldatzea "garestiegia" dela argudiatu die orain Udalak.
Zuhaitzek hirigunean arnasten dugun airearen kalitatean duten eragina kontuan hartuta, "osasun publikoaren defentsan" mobilizatu behar izan dira berriz ere. Elkarteak oroitarazi du, Udalaren erabakiek ez dutela 2030 AGENDAren jasangarritasunaren aldeko konpromisoekin bat egiten, ezta Udal Gobernu koalizio berriak ere "hiria geroz eta jasangarriago eta atseginago egiteko" helburuekin ere.
Era berean, zero kutsadura isurien helburuetara heltzeko, zuhaitz gehiago landatu eta daudenak zaindu behar direla aldarrikatu du taldeak. Dena den, kutsadura isuriak neurtzeko gailurik ere, Irunen ez dagoela oroitarazi du. Alazne Izurain, Artiako Lagunak elkarteko kidearekin hitzegingo dugu