Irungo Haur eta Nerabeen I. Plana aurkeztu berri du Udalak, joan den asteko udalbatzan ahobatez onartu eta gero. 2019an hasi zen plan honen osaketa prozesua, Irungo hiria "Haurren Laguna" dela aitortzeko, bere burua hautagaitza aurkeztu zuenean. UNICEF erakundeak aitortzen du hau, eta politika eta irizpide zehatz batzuk jarraitu behar dira.
Zentzu honetan, gazteria dinamika sozialen eta espazio publikoaren etengabeko hobekuntza eta garapenean, "sujeto aktibo" izan dadin, haur eta gazteen tratu ona, inklusioa, entzuketa aktiboa edota partehartzean oinarritu dute plan berria.
Politiken paradigma aldaketa bat suposatuko du honek. Haur eta gazteak hiriaren bigarren mailako erabiltzaile izatetik, haien beharrak asetuko dituen hiriaren garapen eta antolaketaren eragile eta iritzi emaile izatera pasatuz. Izan ere, 62.000 irundarretatik 9.000 inguru haur eta gazteak dira, eta 2020ean egindako diagnostikoan baieztatu ahal izan duten moduan, zeresana eta ekarpen interesgarriak egiteko badutela aitortu digu Irati Redondo, Irungo Gazteria arloko zuzendariak.