Hondarribiko herria ahobatez egin du Amazonek Lanbarrenen sortu nahi duen gune logistikoaren kontra

Antxeta Irratia 2021ko ots. 26a, 00:00

Herriko merkatarien Amuitz elkarteak herritar-elkarteen txandan mozioa aurkeztu du otsaileko udalbatzan, udal talde politiko guztien babesa eskatuz. Eta ahobatez onartu dute tokiko komertzioaren defentsan izan ezik, Amazonek dakartzan arriskuak aintzat hartuta.

Sonia Herce, Amuitz elkarteko kideak udalbatza telematikoan egindako hitzartzean azaldu duenaren arabera, Amazonek lehiakortasunaren kontrako eraso bizian ari da, kontsumitzailea manipulatzen, eta bere banaketa furgoneten presentzia erabatekoa izanik herrian, kutsadura eraginez. Oiartzungo gune logistikoa aurrera aterako bada, Hondarribian ere, komertzio txikia desagertu eta bakarrik Amazon geratuko dela ohartarazi du. Eta horrek lanpostuen galera eta sortuko direnen lan baldintzen prekarizazio baizik ez duela ekarriko salatu du Hercek.