EHko Emakumeen Mundu Martxako zapiak bilduko dituzte Azkainetik Hendaiara

Antxeta Irratia 2021ko ots. 26a, 00:00

Larunbata honetan (otsailak 27) Hego Lapurdiko kolektibo feminista ezberdinek azken asteetan prestatu dituzten zapi eta oihalen bilketa alaitua antolatu dute herriz-herri. Goizeko 10:00etan Azkainetik abiatuko den autokarabana musikatuan, Donibane-Ziburu, Urruña, Biriatu eta Hendaiatik iragango dira ekintza ezberdinak antolatuz.

Hendaiara 12:30etan heldu dira, eta Bagera elkarte feministako Itziar Varelak aurreratu digunez, Irun-Hendaia arteko Avenida Zubian bukatuko dute txalaparta eta giro alaituarekin.

"Zubi Guztien Gainetik" lelopean joan den urrian hasi zen zubi horretan EHko Emakumeen Mundu Martxa. Eta martxoaren 6an bertan izango du ere azken geltokia. 

Erlazionatuak