Premia gorriak jota 134 hendaiar elikagaien bankuaren laguntza jasotzen dute astero

Antxeta Irratia 2021ko ots. 23a, 00:00

Pandemiak eragindako krisi ekonomikoak beharretan diren herritarren kopurua emendatu du.

 Hendaiako Herriko Etxea kezkaturik agertu da Antxeta Irratian, Donibane Lohitzuneko Elikagaien Bankuaren azken datuen arabera, astean bitan bertako janariaren seka doazten 134 hendaiar identifikatu dituztelako.

Bestalde, kale gorrian diren pertsonentzako Txoko elkarteak 52 lagun jasotzen ditu egunero. Eta herrian euren poltsa edo puska guztiekin joan ez daitezen, 10 kutxatila edo kontsigna instalatu ditu Herriko Etxeak. 

Erlazionatuak