Esperantza eman die udal arkitektoak Amute-Kostako auzokideei bilkuran, baina ez dira fido

Antxeta Irratia 2021ko ots. 23a, 00:00

Urte eta erdi eman dute Hondarribiko Udalaren erantzun baten zain, eta azkenean, kostata lanpernak lortutako udal arkitektoarekin bilera egin zuten atzo (otsailak 22). Auzokideek Udalaren abandonua salatu dute, auzoan arazoak eta konponketak pilatzen joan baitira urtez-urtez, eta bizi kalitateaz haratago, segurtasun falta nabaria delako auzoan.

Pedro Gonzalez, auzo elkarteko kideak bilera deserosoa izan zela esplikatu digu, pandemiaren protokoloengatik bereziki. Baina Udalak auzoan dituzten arazoetako batzuk konponduko dituelako esperantzarekin atera dira. Halere, bizilagunek argi utzi dute, epe bat emango diotela Udalari, baina honek egin beharreko lanak aurreratu ezean, erasora pasako direla berriz.