Bidasoa ibaian enegarren kutsadura isuria salatu du Eguzki talde ekologistak

Antxeta Irratia 2021ko ots. 23a, 00:00

Azkena joan den otsailaren 18an izan zen, Stadium Galen atzeko kanalean (Santiagotarraketik gertu). Era berean, Bidasoa ibaian eta bere iturri diren Irungo kanaletan ere, azken hilabeteotan halako hainbat isuri eman direla salatu dute Artiako bizilagunek, adibidez, begibistakoak diren olio eta bestelako isurien ondorioz.

Eguzki talde ekologistak ohartarazi du, halako isuriak epe laburrean eman ohi direla, eta identifikatu bezain pronto salatzen ez badira, nekez jo daitekeela errudunarekin. Adi egoteko eta 112 telefonora deituz salatzeko deialdia luzatu diete herritarrei.

Eguzki taldeko Garikoitz Plazaolarekin hitzegin dugu gaur.

Bestalde, asteburuko suteak "biodibertsitatearen neurrigabeko kaltea" eragitin dutelako goibel agertu da. Baina Jaizkibelen ere, basozainek azkar kontrolatutako sute bat eman zela ohartarazi du Eguzkik. Eta sute guzietan badela zerbait amanakomunean "ganaduarentzat bazka eremuak" daudela. Sastrakak kontrolik gabe erretzeko ohitura salatu du talde ekologistak. 

Erlazionatuak