Asteburuko suteak bi iturri izan zituen Urruñan

Antxeta Irratia 2021ko ots. 23a, 00:00

Suteak 400 hektarea kiskali zituen Urruñan. Horietariko 100 bat oihana. Suhiltzaileek bi gune ezberdinetan piztu zelakoa argi dute. Nikolas Regerat, Urruñako axuanta eta suhiltzaileak esplikatu digunez, Urruñan suak bi jatorri izan ditu: Lehena Beratik zetorrena Olheta auzora sartu zena, eta bestea Xoldokogaineko lakuan Urruñatik Azkainera hedatu zena. 80 suhiltzaile behar izan ziren bertan hauen itzaltzeko.

Urruñako auzapezak plenta pausatzeko xedea du.