Asteburuko protagonista Nafarroa Garaian eta Bidasoaldean zehar jazotako suteak izan dira. Zehazki, suteak Nafarroa, Gipuzkoa eta Lapurdi artean 1.800 hektarea erre ditu eta Nafarroako Gobernuak adierazitakoaren arabera, horietatik 900 Bera eta Lesaka artean zabaldu ziren.
Hori gutxi balitz bezala, Baztanen 500 hektareatik gora erre ziren. Gogoratu beharra dugu, Bera eta Lesaka arteko suteaz gain, Arizkunen, Pertalatsen, Bertizen eta Alkurruntzen ere beste 4 sute bistatu zituztela. Kalteak izugarriak izan dira; hala nola, Amaiurren bi borda kiskali zituen suak eta animaliak hil edota erredura larriekin agertu dira. Asteburukoa tragedia hutsa izan da, eta aipatu bezala, Bera eta Lesaka arteko suteak suntsitu ditu lur gehien.
Aitor Elexpururekin, Berako Alkatearekin, mintzatu gara.