Kanpoko zaindegiak jarri dituzte Hendaian kaleko jendearendako

Antxeta Irratia 2021ko ots. 22a, 00:00

Hendaiako Txoko elkarteak, pausuko etorbidean duen harrera zentroan, karrikako jendearendako zerbitzu berri bat estreinatu du.

Kalean bizi diren pertsonek beraien gauzak gordetzeko 10 kutxatila (konsigna) jarri dituzte. Eskaera hori aspalditik egina zen eta Hendaiako herriko etxeak gauzatu du. Egunero txoko elkarteko zentrotik 52 lagun pasatzen dira honetaz gain hendaian beharrean diren bizilagunen kopurua emendatzen ari da. Azken datuen arabera, 134 hendaiar astean bitan donibane lohitzuneko elikagaien bakutik pasatzen dira laguntza eske. Xabier Manterola, Hendaia Biltzen taldeko hautetsiarekin hitzegin dugu.