Pandemiaren murrizketen ondorioz %34 bidaiari gutxiago jaso dute Irungo hiribusek 2020ean

Antxeta Irratia 2021ko ots. 19a, 00:00

Irungo Udalak IrunBus hiribusen 2020 urteko bilana plazaratu berri du. Aurreko urtearekin alderatuta, %34 bidaiari gutxiago jaso zituen iaz pandemiaren ondorioz. Azken zazpi urteetan beti gora egin badu ere, eta 2019an 1,8 milioi bidaiarirekin marka historikoa egin ondoan, pandemiaren udaberriko itxialdiak, gaueko etxeratze aginduek edota, autobusetan ere, bidaiari kopuruen mugak eta gainerako murrizketek, eragin nabarmena izan dute Irungo bost autobus lineatan.

Halere, Gipuzkoako garraio publikoak batez bestean izan duen %37ko bidaiarien beherakada baino apalagoa izan da Irungo aubotus zerbitzuek jasandakoa.

Borja Olazabal, Mugikortasunerako ordezkariarekin hitzegin dugu