Irungo Udalak San Migel auzoko Emigrazio eraikinaren beheko solairuaren erabilera zehazteko, prozesu partehartzailearen bigarren fasea aurkeztu du. Otsailaren 28a arte irundar orok izango du aukera bere ekarpenak egiteko online, www.irun.eus atarian.
Emigrazio eraikina Udalaren jabetzakoa izatera pasa zen 2019ko maiatzean Espainiar Estatuarekin eramandako negoziazioei esker. Eta orduz geroztik, dagoeneko 500.000 euroko inbertsioa eskatu duten eraikinaren berritze lanekin batera, beheko solairuaren 500 metro karratuen erabilera zehazteko prozesua abian jarri dute. Lehendabiziko fase batean, San Migel auzo elkartea, auzoko gazte kolektibo ezberdinek eta adinekoen zentro sozialeko erabiltzaileek egindako proposamenak bildu dituzte: auzo elkartearen egoitza bertara lekuz aldatzea, Udal Liburutegia eta mailegu zerbitzua auzoko ordezkaritza gisa baliatzea, ludoteka edota auzoko beste elkarteentzat bideratzea, besteak beste.
San Migel auzoko zentro soziala bilakatzeko nahia adierazi du Udalak. Eta EH Bilduko Ane Unanue hautetsiak, eurek eskatutako prozesu partehartzailea bermatuta dagoenez, adostatunetik sortutazko proiektua izanagatik kontent agertu da.