Eskualdeko ur kontagailuen tele-irakurketa sistema osatzeko azken 4.000 kontagailuak ordezkatuko ditu Txinzer-ek

Antxeta Irratia 2021ko ots. 18a, 00:00

Txingudiko Zerbitzuak 2015ean hasi zen IOT (Internet Of Things) teknologiarekin lerrokatutako ur kontagailuen instalazioa. Hondarribiko guztiak behin aldatuta, Irungo bezero guztienak ordezkatzeko 4.000 baizik ez dira falta. Aste honetan hasiko dira San Miguel auzotik, orain artean kontagailua aldatu ez duten bezero horiekin harremanetan jartzen.

Teknologi berri honen baitan, Txinzer-ek mundu mailan aintzindarietako bat izan da, adimen artifiziala erabiltzen duen teknologia aplikatzen, uraren kudeaketa eraginkorrago bat lortzeko. Leire Zubitur, Txinzer-eko kudeatzailearekin hitz egin dugu. Esplikatu digunez, honi esker, egunean uraren kontsumoari buruzko 24 datu bildu ahal dituzte, eta ur emaria hobeto kontrolatzearekin batera, hodietan eman daitezkeen ur isuriak azkarrago identifikatu eta konpondu ditzazkete. 

Aste honetan, oraindik ere beren etxe barruan kontagailuak ordezkatu gabe dituzten 4.000 bezerorekin harremanetan jarriko dira hitzordu bat finkatzeko. Honi esker, ur kontsumoen tele-irakurketa egin ahalko du Txingudiko Mankomunitateak. Inteligentzia Artifizialeko sistema bati esker, uraren kudeaketa eraginkorragoa bermatuz. daitezke www.txinzer.eus webgunearen bidez edo jendearentzako arretarako 900 119 384 telefonora deituz.