20 urtez baztertutako Mendelu "bizigarri" bilakatzeko neurriak aurkeztu dituzte auzokideek Gipuzkoako Batzar Nagusietan

Antxeta Irratia 2021ko ots. 18a, 00:00

Balazta elkartearekin batera, Irun-Hondarribia lotuko duen bidegorria ez ezik, bizilagunek errepideen harrabotsaz babesteko pantaila akustikoak, zirkulazioaren abiadura apaltzeko neurriak, eta aireportuaren mehatxuak geroratutako inbertsioak aldarrikatzen dituzte.

Mendeluko bizilagunek joan den urtean "Mendelu ere Hondarribia da" kanpainari ekin zioten. Auzoak hamarkada luzetan pairatutako utzikeria eta abandonuarekin kexu, kartelaz jantzi zituzten auzoko lehio eta balkoiak orduan.

Hondarribiko Udalak Mendeluko Plan Berezia du mahagainean, baina Hirigintza Plan Orokorra baliogabetua geratu denez, hau ere ezbaian dago. Aldiz, Mendeluko auzokideek ezin dute gehiago itxaron. Orohar, 20 urtez inbertsio txintik ere izan ez duen auzoa bizigarri bilakatzeko plan integral bat galdegin diete agintariei Gipuzkoako Batzar Nagusietan.

Esti Rubiorekin, auzo elkarteko kidearekin hitzegin dugu.