Martxoaren 8ari begira Hondarribian antolatuko duten programazioaren aurkezpenarekin batera, herriko kale-izendegiak emakumeekin duen defizita orekatze aldera, Emeki emakumeen elkarteak egindako azterketa begirunez hartu dute udal talde politiko guztiek. Halere, Udalak oraindik aztertu eta onartu beharreko proposamena da.
Plaza hontaz gain, Portuan ere, Hermandade pareko zabalguneari "Sare Konpontzaileen plaza" jarri nahi diote, eta herriko hainbat alaba ospetsu edo ezagunen izenak mahagainean jarri dituzte; Bienvenida Emazabel, Petra Laborda, Agustina Genua edota Anttoni Etxeberria bezalakoak, Alde Zaharra, Amute eta Mendelun gaur egun izendapenik ez duten gune, plaza edo txokoak izendatzeko.