Fiskaltzak Montai enpresa taldearekin Udalak dekretuz luzatutako kontratuak irregularrak direla iritzi du, baina ez du delitu zantzu aski ikusi

Antxeta Irratia 2021ko ots. 17a, 00:00

Joan den agintaldiaz geroztik, Hondarribiko Udalak urtez-urte alkate dekretu bidez berritzen dituen hainbat zerbitzu prestazio kontratu edo Udalarentzat lan egiten duten subkontraten harira, irregulartasunak salatu izan ditu Abotsanitzek.

Haien artean aurkitzen dira etxez-etxeko laguntza zerbitzua edota, orain fiskaltzak aztertu duen, MONTAI enpresa taldeak kultur ekitaldietarako eskaintzen dituen zerbitzuena. Lehiaketa publiko berririk egin gabe, alkateak dekretuz berritu izan die kontratua hainbat enpresei, zenbait kasutan 10 urte jarraian. Orain fiskaltzak bere epaila eman du. Ez du delitu zantzu askirik topatu, baina "kontratuen kudeaketa irregularra zerbait orokortua" dela nabarmendu du Hondarribiko Udalaren jardunean.

Igor Enparan, Abotsanitzeko bozeramailearekin mintzatu gara.