Hendaiako Danborradak martxoaren 5ean jasoko du azkenik, Hondarribia Berdintasunaren Hiria Saria

Antxeta Irratia 2021ko ots. 17a, 00:00

Sari banaketa ekitaldia martxoaren 5ean antolatuko duela jakinarazi du Jaizkibel konpainiak. Itsas Etxean egingo dute, arratsaldeko 19:00retan. Seigarren edizio honetan, Hendaiako Danborrada saristatzea erabaki zuten iada 2020an, baina irailan lehenik eta urrian gero, ekitaldia geroratu behar izan zuten pandemiaren murrizketen ondorioz.

Beraz, martxoaren 5ean, Emakumearen Nazioarteko Egunaren atarian, joan den urtarrilean ospatzerik izan ez duten Hendaiako Danborrada omenduko dute, 15 urtez jai herrikoi eta parekideen ikur bilakatu delako Behe bidasoa eskualdean.

Txema Egiguren, Hendaiako Danborradaren sortzailea eskertua agertu da.