Pandemiaren neurriak ez betetzeagatik 2020ean irekitako 478 isun espedienteen aldean, aurten iada 241 arau-hauste salatu dituzte. Eta azken egunetan kutsatuen kopuruek behera egin duen heinean, 2021 honetan hondarribiarrek ez diete dauden arauei lehen bezala jaramonik egiten.
Urtarrilan 75 espediente ireki zituzten bitartean, otsailaren lehen bi asteetan 166 isun espediente ireki ditu Hondarribiko Udaltzaingoak. Hau da, pandemia hasi zenez geroztik, urtebetean jarritako isun guztien %23a otsailaren lehen bi asteetan eman dira.
Juan Maria Altuna "Txisun" Hiri Segurtasuneko zinegotziak eta Patxi Aristizabal udaltzain buruak esplikatu digutenez, herritarren artean nekea somatzen da, bai neurri murriztaileekin baita bizi dugun egoerarekin ere, baina emanak diren arauak betetzeko emanak dira.
Bestalde, EUDEL Euskadiko udalerrien federazioak jakitera eman die, 55 urtez beherako udaltzainek COVIDaren kontrako AstraZeneka botika-etxearen txertoa jasoko dute aurki. Hondarribiko Udalak 43 udaltzain eta 5 agente zibiko ditu gaur egun plantilan.