Atzo Plaiaundiko Ekoetxean bildu ziren Eusko Jaurlaritzako ordezkariak eta Bidasoko alkateak. Bidasoa ibaiaren ertzetan egindako inbertsioei buruz hitz egin dute, hala nola, Avenida Zubiaren berreskuratzea edota Behobiaraino iristen den bidegorriaz ere.
Hartutako erabakien artean, aldiz, 2,5 milioi euroko inbertsioa hitz eman du Eusko Jaurlaritzak Paliaundiko San Lorentzo aintzira handitzeko. Bestalde, Mendelu eta Pierre Loti oinezkoentzako ibilbideak Plaiaundiko atzealdetik lotzeko proiektua ere zehaztu dute. Jose Antonio Santano, Irungo alkateak oroitarazi du Txingudiko Plan Zuzentzailearen baitan, azken urteetan 4 milioi euro erabili ditu Irungo Udalak Txingudiko ekosistema hobetzeko.
Plaiaundi zein Oxinbiribil bezalako eremuak berreskuratu eta babesteko, eta ibai eta padura ingurune osoa pixkanaka berreskuratzen ari direla nabarmendu du alkateak. Eta irundarren bizi kalitatea hobetzeko hiriak Plaiaundi eta ibaira begira dezala giltzarritzat jo du. Zentzu honetan, oraindik ere Plaiaundiko kirol instalakuntzak Txenpereneara aldatzea falta dela onartu du Santanok, baina abenduan aurkeztu zuten Txenpereneako proiektuan iragarri zuten bezala, lanean dabiltzala azaldu du.