CAF-Irungo Enpresa Batzordeak prebentzio-delegatuekin batera elkarretaratzea egin zuten lantegiaren atarian

Antxeta Irratia 2021ko ots. 16a, 00:00

Beren haserrea adierazi nahi izan diote beste behin ere CAFeko zuzendaritzari. Izan ere, CAFek Irun, Beasain eta Zaragozako lantegietan amiantoaren ondorioz hil edo gaixotu diren ehun bat langileen artean, Felix Vazquez irundarrarena errekurritu izana ez dute ulertzen. Langileak haserre agertu dira, Felix Vazquez-ek bere lan bizitza osoa CAFen eman zuelako (1979eko irailaren 5etik, 2017ko martxoaren 20ra), eta beraz lan gaixotasuna onartu izan zitzaiolarik, hiltzera eraman zuen Pleurako mesotelioma lanean eta amiantoak eragindakoa argi dago. Aldiz, CAFek senideei kalte-ordainak ordaintzeko agindua errekurritu egin du. Eta datorren otsailaren 19an, Donostiako Lan Arloko 4. Epaitegian, epaiketa izango da berriz ere, senideek CAF enpresari kalte-galerak erreklamatzeko. Koldo Nausia lankideak Patxi Ferrer, Irungo CAF Enpresa Batzordeko ordezkariarekin hitzegin du.