'Euskal Herrian Mugarik ez! Faxismorik ere ez!' lelpean EH Baik deitu duen kontramanifestaldian bildu den jende andana kontuan hartuta, tentsio uneak bizi izan dira. 30 bat gendarmek babestu dute eskuin muturrekoan ekitaldi politikoa, baina EH Baik ez ezik, Hendaiako eta Urruñako hautetsiak, LAB eta CGT sindikatuak, Etorkinekin, Harrera Sarea, SOS Arrazakeria edota Hendaian Elkartasuna migranteen laguntzarako kolektiboak, bai eta Hendaiako Enbata zein Jalgi Urruña bezalako gazte mugimenduetatik ere, 150 lagun baino gehiago bildu dira "probokaziotzat" jo duten eskuin muturraren ekitaldiari aurre egiteko prest. Polizia frantsesa oldartu egin da une batez, baina faxismoari aurregin eta Euskal Herria harrera herria dela aldarrikatu dute.