Sare sozialen erabilera gazteei uste baino "onuragarriagoa" eta "seguruagoa" zaiela ondorioztatu du Mondragon Unibertsitateak

Antxeta Irratia 2021ko ots. 11a, 00:00

Gazteak eta sare sozialen loturak ustez sortzen dituen aurreiritzi anitz apurtu ditu ikerketak. Ciberbullying eta halako arriskuetatik haratago, gazteak arduratsuak dira, eta defentsa mekanismo aski garatu dituzte. Gipuzkoa eta Lapurdiko 15-16 urteko 1.200 gazterekin inkestak, elkarrizketak eta eztabaida taldeak egin dituzte unibertsitateko KoLaborategia-ko ikerlariek, ahal bezainbeste testigantza biltzeko.

Eneko Bidegain ikerlariak eman dizkigu xehetasun gehiago.