Amaitu gabeko obrak, emandako luiziak eta beste hainbat arrazoi direla medio, auzoan segurtasun falta eta arriskua dagoelakoan, udal arkitektoarekin bilkura eskatu dute zalantzak argitzeko. Eta oraingoan bai, bilera hitzordua eman dietela, otsailaren 22rako.
Auzo elkartetik zabaldutako informazioaren arabera, ondokoak dira bilera horretara eramango dituzten kezka eta arazo nagusien zerrenda:
Llobregateko igoeran izandako luizia, Kostako errepidean luizi arriskua, Kaputxinoen lursailean gertatutako luizia, Kostako bidegorriko obra, Zenbait eraikinen egoera, Kaputxinoetako espaloirako aurrekontua, Oinezkoentzako zebrabideak eta segurtasun bermea.
Pedro Gonzalez, Amute-Kosta auzo elkarteko kidearekin hitzegingo dugu