Emakumeen Etxearen proiektua zehazteko prozesu partehartzailea abiatuko du Irunek

Antxeta Irratia 2021ko ots. 10a, 00:00

Momentuz, hiru hitzordu proposatu dituzte gai zehatzak eztabaidatzeko. Martxoaren 11n, Emakumeen Etxearen kudeaketa ereduaz jardungo dute, martxoaren 18an etxearen erabilerak zeintzuk izango diren zehaztu, eta martxoaren 25ean, egoitzaren ekipamenduak zeintzuk behar duten aztertu. Denal online eta atsaldeko 17:30etan.

Halere, hiru bilera hauek jorratu beharreko arlo eta gai zerrenda luze baten abiapuntua besterik ez dira. Eta emakumeen eragile zein partikularrek ongi ikusi dute online abiatzea.

Esan bezala, partehartzaileek Euskadiko Emakumeen Etxeen esperientziei buruzko txostena jasoko dute aldez aurretik lantzeko. Eta internet bidezko bilkuretan iaioak ez direnei laguntza eskainiko die Udalak.