Joan den ekainean, Mendelutik zenbat txirrinda pasatzen ziren aztertu eta gero, oraingo honetan, auto eta motorren abiadura neurtu dute Irungo eta Hondarribiko zirkulazio handiko bi kaletan. Gehiengoak ez du Europatik gomendatzen, eta aurki obligatorioa izango den 30 kilometro orduko abiadura mugak errespetatzen.
Bestalde, Irun eta Hondarribia artean txirrindaz seguru mugitu ahal izateko, ezinbestekotzat joatzen dute Mendeluko pasabidean bidegorri bat egitea. Aldarrikapen historikoa dute, eta Gipuzkoako Batzarretan hitza hartu ahalko dute hilabete honetan, proiektu hori defendatzeko. Elgarrekin Podemos-eko Maria Valiente batzarkide irundarraren eskariari eskerMendelu auzo elkarteko bizilagunei ere hitz txanda emango diete.
Kote Gebararekin hitz egin dugu