Hondarribiak ostalaritza berridekiko du gaur eta eremu gorrian egonik ere aukera du Irunek

Antxeta Irratia 2021ko ots. 9a, 00:00

Ez denak, zenbait ostalarik nahiago izan baitute intzidentzia tasa pixkat gehiago apaltzea, eta berrikeritzeak dakarren gastua segurtatzea. Halere, Euskadiko Auzitegi Gorenak duela ordu erdi jakinarazi duenez, gune laranaja izan ala gorria, berdin izango da bihartik aurrera. Ostalariek aurkeztutako helegitea onartu baitute epaileek, eta gune gorrian izanagatik Eusko Jaurlaritzak ostalariei ixteko emandako agindua bertan behera utzi du.

Hau da, gune gorrian dauden udalerrietan, ostalaritzak berriz ireki ahal izango du bihartik aurrera. Gogoratuko dugu, Hondarribian gaur berriz irekitzeko baimena jaso dutela, atzo 476ko intzidentzia-tasa eman ondotik. Gaur, aldiz, 4 positibo berri gehitu dituzte, baina tasa bere horretan mantendu da, eta pittin bat apaldu ere, 471raino. Irunen, aldiz, ostiraletik igandera 70 positibo berri gehitu eta gero, gaur 26 positibo gehiago izan dira. Baina beherantzako joera berretsi da. Joan den ostegunean 744an baitzen, atzo 705, eta gaurko datuen ondotik, 692ra jetsi da. Halere, gune gorritik ateratzetik urrun aurkitzen da Irun. Baina epaileen aginduz, bihar ostalariek beren negozioak berriz ere ireki ahal izango dituzte, hala nahi badute. Tasa bat izan ala bestea. Gaur Hondarribiko alkateak arduraz jokatzeko eskatu die herritarrei. Denen ardura baita, koronbairusaren trasmisioa etetea. 

Txomin Sagarzazu Hondarribiako alkatearekin hitz egin dugu