Oposizioak proposatutako 17 egitasmo txertatu ditu Irungo udalak plan orokorrean

Antxeta Irratia 2021ko ots. 8a, 00:00

Joan den ostiralean PSE-Elgarrekin POdemos-Ezker Anitza Irungo gobernu koalizio berriak, 2023 arteko gobernu plana onartu zuen. Ez Ohiko Udalbatza luze eta gatazkatsu baten ondotik, gobernuak ez zuen kontrako bozkarik jaso

Eta EAJ abstenitu bazen ere, duela hiru hilabete osatutako gobernu koalizio berriak, gehiengo absolutoz finkatu du agintaldiko helburuak. Halere, oposizioak proposatutako 17 egitasmo txertatu zituzten gobernu plan horretan, gehienik EH Bilduk aurkeztutako 17etatik 14 onartuta. Koldo Nausia lankideak, EH Bilduko bozeramalearekin hitzegiteko aukera izan du balorazio bat egiteko. 
Erlazionatuak