ERALDABIDE egitasmoa adimen artifiziala euskarazko hedabideetan

Antxeta Irratia 2021ko ots. 8a, 00:00

Adimen artifiziala euskarazko hedabideetan sustatzeko helburuarekin HERALDABIDE egitasmoa aurkeztu dute. Elhuyar fundazioak laguntza teknikoa eskeintzen du eta berria,hamaika telebIsta, kanaldude eta antxeta irratian garatuko da.

HERALDABIDE egitasmoak, adimen artifiziala baliatzen du, irisgarritasun irizpideak zihurtatzeko.Entzumen arazoak dituzten pertsonendako edota euskara ulertzeko mugak dituztenendako baliabide berri bat izango da. Teknologia honen bitartez, argitaratzen diren audioak automatikoki testu idatzian argitaratuko dira.

Hiru urterako proiektua da Heraldabide, eta Akitania Berria-Nafarroa-Euskadi euroeskualdearen babesa izango du. Iragarri dutenez, uztailean eman ahalko dituzte aurreneko emaitzak. Momentzu proba gisa, antxeta Irratiko webgunean (antxetamedia.eus) erabilgarri jarri dute.