Eta bereziki, transexualitatea izango dute hizpide. Hondarribian badira errealitate horrekin bizi diren familiak, eta orohar, onartuak eta ongi integratuak direla azaldu digute gaur. Igandean, arratsaldeko 19:00etatik aurrera "Huellas" mikro-filma eta "Mi pequeño gran samurai" dokumentala proiektatuko dituzte. Jose Cortes Amunarriz zine zuzendari hondarribitarra, eta LGTBY kolektiboko ikur herrian, esplikatu digunez, bere lagunmin batek eginiko laburmetraia hunkigarria da.
Bigarren filmaren kasuan, Naizen (Adingabe Transexualen Familien Elkarteak ekartzen digun, Ekai Lerxundiren istorio biografikoa dugu. Ekairen familia bertan egongo da, baita Hondarribiko beste familia bat ere, transexualitatearen prozesu eta ibilbidean bere esperientzia eta bizipenak kontatzeko.
Guk famili hortako amarekin hitzegin dugu gaur. Esan bezala, igandean arratsaldeko 19:00retan Itsas Etxean, baina sarrera-gonbidapen guziak agortu egin dira.