Gobernu koalizio berria indarrean, sozialistek eta Elgarrekin Podemos-Ezker Anitzak negoziatutako 2023 arteko agintaldi plana onartuko da udamabtza horretan. Baina oposizioko taldeek proposamenak egiteko aukera izango dute. EAJ kexu da, "antzerki hutsa" delakoan, oposizioko taldeen proposamenak onartuta ere, ez direlako lotesleak izango. Eta beraz, gobernuak ez dituelako zergatik gauzatu behar izango.
Aste honetan, Miguel Angel Pazek gogor kritikatu du jeltzaleen jarrera, eta "alderdi isolatua" izan ezik "antisistematzat" jo zuen, baita eztabaida politiko antzuak baztertu eta irundarren alde lanean hastera gonbidatu ere.
Lander Ugartemendia, EAJko zinegotziak eztabaida amaitutzat eman nahi izan du. Baina argi utzita, irainak eta gezurrak ez dituztela onartuko. Oposizio eraikitzailea egiten dutela uste dute EAJko zazpi zinegotziek, eta kritikarik onartzen ez duen alderdia dela PSE haien ustetan.