Aldiz, EAJ udal taldea, oso kritiko azaldu da gobernuak aurkezten dituen proposamenak zehaztasun gutxiko ideia orokorrak besterik ez direlakoan. Are gehiago, oposizioari eskaini nahi omen zaion proposamenak egiteko aukera ere, antzerki hutsa dela leporatu diote Jose Antonio Santano alkateari. Hauek udalbatzan onartuta ere, alkateak iragarri dielako ez dela gobernuaren betebeharretan loteslea izango.
Xabier Iridoy, jeltzaleen bozeramalearekin hitzegin du Koldo Nausia lankideak.