Ez da aurrekoetan bezala, ate zabalik izango, bertako 400 bat ikasleen barne kontsumorako baizik. Baina arlo pedagogikoan duen garrantzia kontuan hartuta aurrera egitea erabaki dute. Esther Barandiaran, Musika Eskolako zuzendariak esplikatu digunez, bertako ikasleentzat soilik izango da. Baina ikasturte zail honetan audizioen ilusioa mantendu nahi izan dute.